XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8.3.- LAN-BERO ETA BERO-LAN TRANSFORMAZIOAK.

8.3.1.- BI TRANSFORMAZIO HAUEN ARTEKO DIFERENTZIAK.

Experientziak zera esaten digu: lana osoki transforma daitekeela berotan.

Automobil bat balaztatu eta gelditzen denean, bere energia mekaniko osoa desagertzen da eta balaztetan, gurpiletan, lurrean eta inguruko airean azaltzen den beroan bihurtzen da.

Aldiz, alderantzizko bihurketa ezinezkoa da osoki egitea.

Automobil baten motorean gasolina erretzean, kanpora ixurtzen diren gasak beroa dute eta bero hau galdu egiten da.

Hemen aipatu ditugun ideia hauek orokorrak dira.

Teknika-arloan, beroa lan bihurtzeko tenperatur jauzi bat behar dela, esaten da.

8.3.2.- BEROAREN BALIOKIDE MEKANIKOA.

Lana bero bihurtzen bada, galdutako energia mekanikoa, eta irabazitako beroa, unitate berdinetan neurtuta, berdinak izan beharko dute.

Orokorrean beroa kalorietan neurtzen da eta lana joule-tan.

Orduan energia mekanikoa eta kalorifikoa zuzenki proportzionalak izan behar dute.

konstantea.

Konstante honi kaloriaren baliokide mekanikoa deritzo eta ondoko era honetan defini dezakegu.

Kaloria bat sortzeko bero transformatu behar diren lanezko joule-kopurua.

Konstante honen balioa da eta experimentalki frogatuta dago.

8.3.3.- JOULE-REN EXPERIENTZIAK.

Kaloriaren baliokide mekanikoen lehenengo neurriak Joule zientzilari ingelesak 1843-1848 urteetan egin zituen.

4. irudian ikus dezakegu erabili zuen tresna.

Pisuak libreki eroriko balira, higidura uniformeki azeleratua izango litzateke eta sortutako lanak energia zinetikoa handiagotuko luke.

Baina tresna honetan eta paratxo higikorrak urarekin duten marruskadurari esker, pisuak poliki erortzen dira, hau da, energia zinetikoa mespreza daiteke.

Lana, kalorimetroko uran gelditzen den bero bihurtzen da, uraren tenperatura handituz.

Tenperatura hau ondoko era honetan kalkula daiteke: Egindako lana: - Erortzen den pisu totala, newton -etan: P.

- Eroritako altuera: h.

Joule.

Ekoizturiko beroa: - Kalorimetroko uraren masa guztia g-tan: M.

- Hasierako tenperatura: tampsup1;.

- Bukaerako tenperatura: tampsup2 .

Orduan baliokide mekanikoa zera izango da: hemendik atera ahal izango dugu.

kalorimetroa / paratxo trinkoak / paratxo higikorrak / irudia.